BIOGRAFIA

Horrela, bat batean, Donostiako talde bat gara (Alex Ubago, La Oreja en Off, etab.  bezala ) baina …… “ezberdinak”. Bi  hamarkada ditugu  gure bizkar gainean, musika giroan bandera txarrenak altxatuz: zintzotasun eta koherentziarena.  Horra emaitza. Horregatik, ez da harritzekoa gure zuzenetan Belen Estebanek baino ostia txarragoa erakustea.

Ia ezerk ezagutuak,  goragale bihurtu den saltsa hau manipulatzen dutenek baztertu gaituzte, baina batez ere, eszenatokia gurekin konpartitu duten taldeek errespetatuak. Ez dugu “motorik” saltzen; abestiak egiten ditugu. Ez dugu “fans”ik, jarratzaileak ditugu. Horrek balio eta betetzen gaitu. Horrelakoak gara, horretaz eginak gaude.

Disko bat benetan  ZERBAIT esan behar dugunean argitaratzen dugu, gure jarrera ez da interes edo diskoetxeen estrategia komertzialen menpe. Multinazionalek  “kultoko taldea” deitu digute, baina bere itxurakeriak  ezingo digu inoiz begietara begiratu.

Beraz, orain errabiari, pozoinari eta  suari  espoleta kanporatzeko momentoa iritsi da. Ez dugu gure metraila barreiatzen zu zauritzeko, baizik eta zure barrenak bizirik, osoak, estariak senti ditzazun –ezkardak emozionalak dira-. Zure azala zeharkatzen dugu ez erauzteko, baizik eta hazi iraultzailea ereiteko. Nahi ta nahiez, zure existentzia,gurea, berez, garaipena da. Ez du kontatzen, ez du balio, ez da aldatzen merkatu batean…. baina gurea da. Gurea da!  Gaur   Historia hasten da:

“Ahaztarazi”


Biografia_EUSK kini kini 18 May 2011 0 Biografia_EUS
©2011 KALEAN Página Oficial. Diseño y desarrollo web por www.kiniruralart.com
Pie_ES ramon 28 Dec 2009 0 Pie_ES