DISKOGRAFIA

Hazme Olvidar

Hazme olvidar (2010)


  • Lágrimas del olvido
  • La marea
  • Metralla
  • Todas las banderas
  • Septiembre
  • Despierta
  • Hazme olvidar
  • Cucaracha
  • Bloques negros
  • Tu amor (en mi odio)
  • Txema Pérez (bajo y voz)
  • Fernando Gaspar (guitarra)
  • Abel Rodrigo (guitarra y voz)
  • Kiko Márquez (batería)

Lan honen aurrean txapela kendu behar dugu. KALEAN taldeak bere historiako diskorik hoberena sinatzen du. Abesti oso ondo eginak, melodia ongi josiak eta azalean ziztatzen duten hitzak, bakarrik testu hoberenek egin dezaketen eran. Abelek Txemaren txanda hartzen du ahotsetan, eta bion artean, sinbiosis perfekto batean, melodiak banatzen dituzte, ongi nahastuz baten errabia eta bestearen indarra. Bion artean toten bakarra eta suntsitzailea sortuz................Elkarrekin hondatu egiten dute. Gainera, instrumentazioari dagokionez, ez geunden oihutak horrelako mail on batera: Oinarri erritmikoa bide jorratuetatik urruntzen da, orain bonbo bikoitzaren soinuekin. Perkusio bide berri honetan, Urko Destribats Iparraldeko musikari gazteak funtzio inportantea betetzen du.

Prozeso berri honetan, KALEAN taldeak musikari eskeinitako bide berriak jorratzen ditu, eta horrela “home studios”eko teknologia erabiltzen dute. Tresna perfektoa haientzat eta taldearen ideologiarentzat. Graba daiteke nahi den lekuan, nahi den moduan eta nahi den momentoan. Kontuz!, grabaketa estudioan sartze eta ateratze daten menpe ez egotea eta prezioa orduko markatzen duen erloju baten menpe ez egoteak grabaketa osoa markatzen du (musiko guztiek ulertuko dute zertaz ari naizen.....) Bere handikap ere badu. Kasu honetan abesti guztietan froga-akats aukera guztiak egitea izan zen, abesti batzuk 40 aldiz baino gehiago grabatua izan baitzen, ñabardura egokienak aurkitzeko. Edo abestiak audioko 80 pistekin sortzea, askotan pista hauek ñabardura txikiak dituztelako, entzulearentzat ia entzunezinak direnak. Horrela grabatu ziren “Septiembre” edo “Lágrimas del Olvido” bezalako abestiak. Grabaketa honetan esan dezakegu kantu bakoitza tratatua izan dela diska bat balitz bezala. Ezin dugu pasadizorik kontatu, lan hau grabatzeko urte bat eta erdi baino gehiago eman dugu eta......

Edukinean markatzen duten eta pertsonak egiten dituzten bizipenak isladatzen dira. Emaitza lan bikaina da, zuzena, bortitza eta azaletik sartzen dena, poetikoa eta mingarria aldi berean. Emaitza KALEAN gordina da. Diska honek zu iragaztea lortzen ba du, zure arima tolesten duten zokomokoak inundatzen baditu, ahalegina merezi izan du. Senti ezazu!

Golpea tu mente

Golpea tu mente (2003)


  • Golpea tu mente
  • No es fácil
  • El circo
  • Nada por lo q. luchar
  • Corazón
  • ¿De quién?
  • En la cara
  • En el mismo lado
  • Llueve
  • Bajo tus labios
  • Mucho en la vida es...
  • [+]Video "Golpea tu mente"
  • Txema Pérez (bajo y voz)
  • Fernando Gaspar (guitarra)
  • Abel Rodrigo (guitarra)
  • Kiko Márquez (batería)

Musika industriak dagoeneko ez du ezkutatzen bere ustelkeria eta beraz ez da beharrezkoa bost abestitako maketa bat grabatzea eta diskoetxetara bidaltzea. Hortaz, koerentzia izateagatik, autoedizioko bidea segitzea erabakitzen da. Ez dugu leku bat aurkitzen diskoetxetako burdel patetikoetan, gure maneran ibiltzeko......

Grabaketa estudioei dagokionez, erabaki genuen gur jatorrira itzultzea. Beraz, Tsunami estudioetara bueltatu ginen (egun “Amadeus” deritzona). Paco Flores botoietan, saiatu genuen diskoa grabatzeko manera berri bat: talde osoak aldi berean joz, hau da, kontzertu bat bailitzan baina publikorik gabe eta estudio batean. Eta gainera, digitalki grabatzeari uko egin eta analogikora itzuli ginen. Hots, erregresio handi bat egin genuen. Horrela grabatu zen “Golpea tu mente”, abesti izugarri batzuekin, besteak beste “Corazón”, “El circo” himnoa, edo diskoaren izen bereko kantua.

Pitxikeri batzuk: “No es fácil” kantuan entzuten den diskurtsoaren azken partea Manolo Escobaren (filosofoa) abesti batetik ateratua da. “Nada por lo que luchar” oso abesti engaiatua da, batez ere kontutan hartuta hitz erdia aldatu zela, taldeko parte bati haginkariegia iruditzen zitzaiolako. Zehaztasun gisa, bukaerako akordeak Parabellum taldearenak dira. Gure omenaldi txikia talde honi. Lan honetan argi eta garbi ikus daiteke nola KALEAN-ek bere bide propioa hasi du konposaketan eta soinuan, talde handi bat izateko prozesuan urrats erraldoiak emanez. Testuak kalitate handikoak izan dira beti, taldekideak oso zorrotzak dira bere lanarekin, batzuetan “ez daudela behar den mailan” pentsatuz. Baina, ikus daitekenez, maila eztabaidaezina da.

Que baje Dios

Que baje Dios (1997)


  • Señor Guru
  • ¡Violencia!
  • Soy un animal
  • Nada ha cambiado
  • Sólo mentiras
  • No pasa nada
  • Amanece
  • Mi destino
  • No me asusta
  • Despertar
  • Txema Pérez (bajo y voz)
  • Fernando Gaspar (guitarra)
  • Abel Rodrigo (guitarra)
  • Kiko Márquez (batería)

Lan honetan, Kalean asko arriskatu zen eta lehen aldiz autoekoizpena egin zuten,10000 euro jarriz grabaketarako, aldi honetan Amasako I.Z. grabaketa estudioetan. Diskoren edizioa, Locomotivek egin zuen. Hiru disko, hiru diskoetxe...ay, ay, ay.

I.Z. mendiko baserri batean kokatzen da. Paisaia ederra lan berri eta lazgarri batentzat. Arratsaldeko seietan grabatzen hasten zuten, gorputza eutsi arte. Normalki 10 ordu egunean, 1997ko irailatik azaro arte. Taldean azken aldaketa bat: Abel Rodríguezek Toni Rivas ordezkatu zuen. Zer fitxaje, alde guztietatik...... eta disko handi baten grabaketa. Bi abesti taldearen historia ulertu ahal izateko : “Que baje Dios” eta “Violencia”. Lan honen hitzek zenita ukitzen dute. Poesia hutsa, erokeriaren ertzean. Engaiatuena, erraietakoena, zuzenena, gordinena, mozorrorik eta istorioarik gabe: KALEAN bere egoera gordinenean.

“Que baje Dios” diskoak estudioko maina batzuk ezkutatzen ditu. Bateriako bonboak bazuen mikro bat zuen bere barruan (beti bezala ), baina bazegoen beste mikro bat metro erdi bat urrunago eta hirugarren bat, kono baten itxurakoa....... Kikok jotzen zuenean lurreko bibrazioak grabatzen zituena! Lan hau irekitzen duen abestia “Señor Guru”, poxpolo batzuk piztean sortzen den zaratarekin hasten da. Mikroren inguruan dagoen babespena erretzear egon zen. “Amanace” abestiaren hasieran dagoen soinu arraroa gitarra piztua hartzean eta zintzilik jartzean egiten den zarata da, bainan alderantziz entzunda! Eta justu “Que baje Dios” abestia grabatu behar zen momentoan, taldearen lagun bat ondoko gelan piano bat saiatzen ari zen, eta bera konturatu gabe, jotzen zuena grabatzen hasi ziren pianotik zazpi metrotara zegoen mikro batekin. Emaitza: abestiaren hasieran hondoan entzuten den piano soinua. Eta badago gehiago ere, bistan denez! baina zuk aurkitu beharko dituzu......

Sólo intento escapar

Sólo intento escapar (1992)


  • Estoy bien
  • Déjame
  • Trozos de papel
  • Cicatrices
  • Extraña confesión
  • Alas del deseo
  • Entre los espejos
  • Conciencias negras
  • Todo lo demás
  • Atxikoria
  • Txema Pérez (bajo)
  • Fernando Gaspar (guitarra)
  • Toni Rivas (guitarra)
  • Jokin Larrañaga (voz)
  • Kiko Márquez (batería)

Taldearen disko kuttuna. Ez zuen izan merezi zuen oihartzuna, beharbada “Avispa” diskoetxeko buruek onartu duten bezala: ez zutelako jakin ongi bideratzen. Hala ere, jarraitzaileek aspertu arte gogoratu dute. Madrilgo M-20 estudioetan grabatua, 1992ko irailan, aldaketa batzuekin talde baitan. Txusek taldea utzi eta Kiko sartu zen bateriaz arduratzeko. Aldi berean, Txemak baketak utzi zituen eta baxua jotzen hasi zen diskaren grabaketa baino hilabete bat lehenago. Hau bai rock and rolla.

Grabaketa estudiora joan ziren “Alas del deseo” abestia bukatua izan gabe. Beraz, kantu honen ahotsak grabatzeko momentua iristen zen bakoitzean atzeratu egiten zuten, momento batean beste irtenbiderik ez izan arte. Goizeko ordu txikietan, Fer eta Txemak doinua eta hitza asmatu zuten, hiri bateko etxe bateko sukalde batean. Ordu batzuk beranduago, grabatua izan zen......

Rock and Rolleko istorio gehiago: diskoetxeak 600 euro eman zion taldeari jateko eta lo egiteko Madrilen, hilabete batez......... Bost pertsona! Dutxa publikoetan garbitzeak pezeta bat kostatzen zuen –zindagizuet- eta furgonetan lo egitea urririk da. Beraz hilabete batez behartsuekin eta “Finantial Times”eko beste deseredatu batzuekin dutxatu ziren. Egunean behin jaten zen (ez zegoen gehiagorako). Bestalde, nahiz eta diskoetxeak ondoan zegoen Poliziako komisaldegikoekin hitzegin, “polizia jaunek” perimetroa zaintzen jarraitu zuten, egun batez bai eta bestea ere bai. Bistan denez, Donostiako furgoneta bat, hilabete batez aparkatua komisaldegi baten ondoan: ez da seinale ona..... Hala eta guztiz ere, taldeak diska borobila grabatu zuen (eta ez bakarrik forman), hitzek indarra hartzen zuten eta Euskadiko egoera politikoa aipatzen den lehen abestia idatzi zuten: “Conciencias negras”. Disko ezinbestekoa herri honetan zer izan den Rocka jakin nahi duenarentzat. Coca-Colak sari bat eman zien urteko diska-azal okerrenari. Beranduago, Fermin Muguruzak argazki bera erabili zuen bere diska baterako. Hau bizitza, hau.....

P.D.: Taldeak royaltis-eko dirua eskatu zuenean, diskoetxeak esan zuen diru guztiarekin geratzen zirela, emandako 600 euroak aurrerapen bat zelako. Jua, jua,jua,. Zer farra!

Imposible razonar

Imposible razonar (1990)


  • A tus pies
  • Dos minutos
  • Y se fue
  • Aquí estoy
  • Dime tú
  • Cansado de esperar
  • En la calle
  • Siempre en ti
  • Hazles frente
  • Pensando
  • Previene
  • La triste historia de un cerebro lleno migas de pan
  • Txema Pérez (batería)
  • Fernando Gaspar (guitarra)
  • Toni Rivas (guitarra)
  • Txus Rodríguez(bajo)

4 egunetan grabatu zen eta nahasketa 2 egunetan egin zen, 1990eko azaroan, estudio beretan eta maketako teknikari berarekin (Donostiako Tsunami estudioetan eta Gus laguna botoietan). Pasadizu bat: grabaketan 100 poltsa gusanito jan zituzten… Madrilgo Feroz diskoetxeak argitaratua, salmenta inportantea izan zuen, estatu mailan ezagutuak izateko baliarragia izan zena. Disko honek azal ikusgarri eta harrigarria du, Xabi Ventura Iruñeako argazkilariaren argazki batekin, gero istorio politiko ezberdinetan erabilia: Ezker abertzaleak, sindikatu anarkista kantabriar batek… Azal honekin jende askok tinte politiko bat leporatu zien, ezker abertzalearen rock taldeen artean kokatuz. Taldea ez zen ados etiketa honekin ideologia politiko guztietatik urrrun sentitzen baitziren. Lan honetan “En la calle” abestia dago, taldearen himnoa. Abesti bizkorrak eta zuzenak, musika kritikari batek esan zuen bezala “abesti guztiak single-ak dira.”Hitzek eta kanta batzuk harritu egiten dute, betiko bideetatik urruntzen baitira.

Kalean Demo

Kalean (1990)


  • En la calle
  • Dos minutos
  • Cansado de esperar
  • ¡Previene!
  • Dime tú
  • Pensando
  • Aquí estoy
  • Txema Pérez (batería)
  • Fernando Gaspar (guitarra)
  • Toni Rivas (guitarra)
  • Txus Rodriguez (bajo)
  • Jokin Larrañaga (voz)

Asteburu bakar batean grabatua, 1990eko otsailaren 18 eta 19-an Donostiako Tsunami estudioetan. 15 egunetan 500 ale saldu ziren, 2 hilabetetan 2000 ale . Garai haietako merkatuan iraultzailea izan zen: Aurkezpen garbia, soinu ona eta barnean ongi dagoen taldearen argazki bakarretariko bat. Hau guztia 3eurotan eta diskodendetatik ihesi. Bakarrik taberna rockeroetan eta gaztetxeetan saltzen zen. Diskoetxe batekin sinatu zutenean gelditu zen maketaren argitarapena, disko grabatu behar zen eta.

temp-thumb
temp-thumb
temp-thumb
temp-thumb
temp-thumb
temp-thumb
©2011 KALEAN Página Oficial. Diseño y desarrollo web por www.kiniruralart.com
Pie_ES ramon 28 Dec 2009 0 Pie_ES